telebista
Ostiralean
ETB-1eko 'Txapela buruan' saio berrirako castinga martxan
A.H.
EITB
18 eta 30 urte arteko gazte euskaldunen bila dabiltza, Europan zehar 15 eguneko abentura handia bizitzeko.
Laster 'Txapela Buruan' saioa estreinatuko dute ETB-1en eta lau gaztek Europan barrena egingo duten bidaia erakutsiko du reality berriak. Dena prest dago, 15 egunetarako InterRail txartelak, ibilbideak, aterpetxeak, bisitatuko dituzten tokiak, baita ezagutuko dituzten euskaldunen kontaktuak ere. Gauza bakarra falta da, abentura honetan protagonista izango diren lau gazteak aukeratzea. Horretarako, EITBk casting handia antolatu du Bilboko egoitzan ostiral honetan, urtarrilak 18an, 10:00etatik 18:00ak arte.
Saioko lan-taldea 18 eta 30 urte bitarteko gazte euskaldunen bila dabil, 15 egunetan Europan barrenan trenean bidaiatu eta ondo pasatu nahi duten gazteen bila. Bidaia dohain izango da partaideentzat, trukean ordea, abenturarako gogoa, leku berriak eta pertsona desberdinak ezagutzeko aukera ondo aprobetxatzea, eta gozatzeko grina izatea besterik ez da behar.
Abentura honetan parte hartu nahi duten guztiak, hitzordua dute datorren ostiralean, EITBko Bilboko egoitzan, goizeko 10:00etatik aurrera, eta kastinera Gazte Txartelarekin aurkezten direnak, iPad mini baten zozketan parte hartuko dute.