telebista
Begoña Zubietak aurkeztuta
Daniel Rosado idazleari elkarrizketa, ostiraleko 'Forum'en
A.H.
EITB
Gonbidatuak bere azkeneko eleberria aurkeztuko du: '40 grados'.
Ostiralean, Daniel Rosado idazle bizkaitarra ETB-2ko 'Forum' elkarrizketa saiora hurbilduko da bere lehen eleberria aurkeztera: 40 grados. Liburuak, etorkinen bizimodua deskribatzen du, euren inguruan sortzen diren interes politikoak ere azalduz. Gaztelako herrixka batean, ume marokoar baten bahiketa eta bortxaketa du abiapuntu. Kazetari batek gertaera ikertuko du.
Eleberriaren ezaugarrien inguruan eta bere ibilbide profesionalaz mintzatuko da gonbidatua Begoña Zubieta aurkezlearekin, goizeko 8etatik aurrera.

