telebista
EITB Kultura
Zinegoak hartuko dute hizpide aste honetan 'EITB Kultura' saioan
A.E.
EITB
Juan de Diego tronpetariaz eta Traspasosen lanaz arituko dira.
Aste honetan 'EITB Kultura'ko kultura agendan Zinegoak Bilboko Gay-lesbo Trans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdia hartuko dute hizpide. Proposamen berritzaileak eta irudimenez beteak dakartza zinemaldiak. Nazioartean saritutako Cloudburst eta Keep The Lights On filmeez gainera, euskal ekoizpenek garrantzia izango dute aurtengo edizioan: London London, Mis Diarios Olímpicos con Yogurinha Borova, Alejandro Negueruelaren dokumentala, eta La Otxoa, sin Complejos, Joseba Gorordok zuzendutako lana, esate baterako.
Musikari eskainitako atalean, Juan de Diego musikariari buruz arituko dira. Tronpetari bilbotarrak proiektu berria dauka: musikari eta abesti berriekin aritu da Erbestea izeneko diskoan.
Traspasos taldearen Avanti antzezlanari ere erreparatuko diote. Italiar kutsuko komedia erromantikoa da. Mikel Gomez de Segurak zuzendu du Jordi Galceranen egokitzapen hau. Oinarria, Samuel A. Taylorrek idatzitak lana da. Billy Wiilderrek zinerako film entzutetsu bihurtu zuen 1972an.
Bilboko Vanguardia Galeriak, berriz, 'Montaña interna' erakusketa du ikusgai. Lekeitioko Gentz del Valle artistaren bildumak osatzen du erakusketa hau, hain zuzen ere.
'EITB Kultura' astelehenetan dago ikusgai ETB-1en eta ETB-2n, eta ostiraletan ETB-3n.