Itxi

telebista

22:30ean

'Stone' pelikularen estreinaldia, 'LND' saioan

Erredakzioa

Gainera, Jennifer Lopezek hurrengo asteburuan pelikula bat estreinatuko du, eta hori dela eta, saioko protagonista izango da. Gaur, 22:30ean, ETB-2n.

  • 'Stone' pelikularen estreinaldia, asteartean, 'LND' saioan

    'Stone' pelikularen estreinaldia, asteartean, 'LND' saioan

'La Noche de' saioak Stone pelikula harrigarria estreinatuko du gaur gauean. Edward Norton aktorea preso baten azalean sartzen da eta Robert de Niro kartzelako funtzionario bat da. Mila Jovovich, berriz, presoaren emaztea da eta funtzionarioa bereganatzen saiatuko da. Pelikularen errodajearen inguruko xehetasunen eta bitxikerien berri emango digu saioak, eta baita aktoreen zerrendaren ingurukoak ere.

Bestalde, Jennifer Lopez abeslari eta aktorea izango da saioko protagonista, izan ere, hurrengo asteburuan pelikula bat estreinatuko du. Saioak bere eskandaluetako batzuk errepasatuko ditu; biluzik ateratzen den bideoa, bikotekideari astero ematen dion paga, tiroketa batean nahasita egon denaren gertakaria eta bere seme-alaben arropan gastatzen duen dirua, besteak beste. ‘Jennifer Lopezen titularrak’ atalean aztertuko dute aipatutako guztia.

Gainera,’Intocable’ pelikula frantziarra gogoratuko dugu, eta hainbat akats izan zituzten eszena bat baino gehiago ikusiko ditugu.

Amaitzeko, Hollywoodeko pelikula baten errodajean izandako txutxumutxu handienetako bat argituko du saioak. ‘La Noche deren artxibu sekretuak’ atalean izango da hau.

'La Noche de' Saioa, 22:30etik aurrera, ETB-2n.