telebista
Oihana Jauregik aurkeztuta
Zeluloidearen berriztatze prozesuaz, aste honetako 'Teknopolis'en
A.H.
EITB
Horrez gain, argazki berriei itxura zaharra emateko teknikak azalduko dira, baita otsaileko argazki lehiaketako txapeldunaren izena argitzera eman ere.
Denbora ez da zeluloidearen lagun ona, denborarekin zeluloidezko pelikulak hondatu egiten direlako. Aste honetako "Teknopolis" saioa pelikula hauek gordetzeko baldintza eta eraberritze prozesuan murgilduko da. Izan ere, eta nahiz eta ondo gordeta egon, denborak beti egiten du berea, eta zaharberritzea beste erremediorik ez da geratzen. Kontu handiz egiteko lan zaila da, luzea. Emaitza, ordea, zinema aretoetako iluntasunean gozatu ahal izateko modukoa izaten da.
Pelikula zaharrak berriztatzeak lan handia ematen du; argazki berriei itxura zaharra ematea, berriz, oso erraza da, eta modan dago. Alaitz Ochoa de Eribek azalduko du minutu gutxitan, nola lortu gustukoa dugun efektu hori aste honetako "Teknbopolis"en.
Eta argazkiarekin jarraituz, aste honetako "Teknopolis"ek otsaileko argazki lehiaketako irabazlea nor izan den. Irabazleak, tablet bat eramango du etxera.
Bestalde, Ktek bodyboard kirolean barrena murgilduko da "Teknopolis". Surfaren antza du, itsasoan eta taula baten gainean egiten delako, baina egiteko orduan, olatuen gaineko kirol honek badu berezitasunek. Alex Odriozolak, bodyboardeko Europako txapeldunak azaldu eta erakutsiko du 'Teknopolis'en zeintzuk diren berezitasun hauek.
'Teknopolis' 23:30etik aurrera ETB-1en emitituko da, eta asteazkenean, 00:30ean ETB-2n.

