Itxi

telebista

Saio berezia

'Hemendik Out' atzerrian bizi diren euskaldunen egun-eguneko istorioak

A.E.

EiTB

Lau kasu ditu ardatz: Parisen langabezian dagoen gasteiztarra, Beijingen lanean dabilen algortarra, Kolonbiako unibertsitatean diharduen zumaiarra eta New Yorken bizi den 7 kideko familia tolosarra.

0:36
'Hemendik out', ostegunean, ETB-1en

"Hemendik Out" saio berezia emango du ETB-1ek gaur, 22:30ean. Programaren helburua Euskal Herrian interes informatiboa duten egun-eguneko gaiak kanpoko ikuspegi batetik begiratzea da, atzerrian bizi diren euskaldunen eskutik, alegia.

Euskal Herritik kanpo lan bila izango da saioren gaia. Horretarako, lau istorio hartu dituzte ardatz: Parisen langabezian dagoen gasteiztarra; Txinako hiriburuan euskal enpresekin lanean dabilen algortarra, Kolonbiako unibertsitate batean lana aurkitu duen zumaiarra eta New Yorken bizi den zazpi kideko familia tolosarra.

Programan zehar lau korrespontsalek, Xabier Madariagak, Hodei Arrausik, Arantxi Padillak eta Olatz Arrietak, egun bat pasako dute protagonistekin. Eguna etxean hasi, lantokitik (edo langabezia bulegoetatik) pasa eta gauera arte elkarrekin ibiliko dira, hirian gora eta behera, Paris, Beijing, Bogota eta New Yorken, hain zuzen ere.

Herrialde bakoitzak ematen dituen lan aukerak, aurkitu dituzten zailtasunak edo denbora librea zertan ematen duten erakutsiko dute. Bakoitzaren istorio pertsonalarekin batera, hemendik kanpora lan egitera joaten diren herritarren inguruan informazioa tartekatuko dute, eta bertako adituekin elkarrizketak ere eskainiko dituzte.