telebista
18:00etan
Alaves-Jaen, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Real Madril eta Cai Zaragozaren arteko Endesa Ligako finalerdietako bigarren partida ETBKn emango da.
Alaves futbol taldeak Jaenen aurka jokatuko duen partida erabakigarria zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.com-ek gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera. Xabier Anduezak, Juanan Larrañagak eta Joseba Urkiolak egingo dute kontakizuna Mendizorrotza bertatik. Saio berezia ordubete lehenago hasiko dute gainera, neurketaren atarian bizi den giroaren berri emateko.
19:00etan, ETBKn, Endesa Ligako finalerdietan Real Madrilek eta Cai Zaragozak jokatuko duten bigarren partida izango da ikusgai . Asier Aranguren eta Josean Aldalur izango dira berriemaile.
Amaitzeko, Lehen Mailako Ligaren amaieran gertatutakoaren errepasoa egingo du Txemi Galarragak ETB1eko 'Gol Festa' saioan 22:50ean hasita.

