Itxi

telebista

ETB1

Niko Etxartekin osteratxoa Altzürükün barna, gaurko 'Bisitaria'n

M.A.

EITB

Iparraldeko inguru paregabe batean, musikaz, magiaz eta inspirazioz zipriztinduta dator aste honetako atala.

0:26

Niko Etxart Euskal Telebistako 'Bisitaria' saioan protagonista nagusia izango da gaur gaueko saioan. Xabier Euzkitze gidaria Zuberoaren bihotzean izango dugu honako honetan, Altzürükün hain zuzen. Bertan, musika tradizionala eta rock & rolla inork baino gehiago maitatzen eta bultzatzen dituen artistarekin egongo da, Niko Etxart berarekin. Abeslaria oso txikitatik joan zen Parisera ikastera, baina itzuli zenean, indartsu ekin zion musikagintzari, berak gehien maite duen herrian, Euskal Herrian. Zuberoako inguru bukoliko honetan zehar Niko Etxartek txango zoragarri batean lagunduko du Xabier Euzkitze aurkezlea. Altzürüküko bere jaiotetxea, bere etxea eta grabazio estudioa ezagutuko dituzte ikus-entzuleek. Gainera, Hapa Hapa taldearekin entseguan arituko dira, eta Ahüzkiko iturri mitikoko ura edango dute, betiko gaztetasuna lortzeko.