Itxi

telebista

EiTB

Ia 100.000 lagunek jarraitu zuten txupinazoa ETB1en

Euskaldunen artean %18,2koko audientzia izan zuen.

  • Sanfermines

    Sanfermines

ETB1en sanferminetako txupinazoaren emanaldiak %11,2ko audientzia eskuratu zuen, euskaldunen artean %18,2ko audientzia, hain zuzen ere. Azken zazpi urte hauetan audientziarik altuena lortu du ETBk. Horrez gain, udaletxe aurrealdean jarritako ikurriña erraldoiak atzeratutako txupinazoaren emanaldiak 96.000 laguneko audientzia metatua izan zuen.

Bestalde, Tourraren emanaldia ere erantzun zabala izaten ari da. Oran arte emandako bederatzi etapen bataz besteko audientzia metatua 74.000 ikus-entzulekoa izan da. Hiru etapek, gainera, 100.000 ikus-entzuleko audientzia metatua gainditu dute: ekainaren 30ekoak eta Pirinioetako asteburu honetako bi etapek.