telebista
Zinema
'Nueva en el pueblo', igande arratsaldean, ETB2n
16:00etatik aurrera Renée Zellweger protagonista den komedia erromantikoa ikusi ahal izango da.
-
'Nueva en el pueblo' ETB2n
Nueva en el pueblo komedia erromantikoa eskainiko du Euskal Telebistaren bigarren kateak igande arratsaldean. Renée Zellweger eta Harry Connick Jr. dira film honetako protagonista nagusiak.
Miamin bizi den exekutiboa da Lucy. Gustura dago duen bizimoduarekin eta lanarekin eta Florida atsegin du. Lan kontuak direla eta, Miami utzi eta Minnesotako herri txiki batera joan beharko du bizitzera. Dena ezberdina izango da han, eta horrek guztiak beregan eragina izango du. Lucyren bizitza, eta bizitza ikusteko modua, erabat aldatuko dira.
Nueva en el pueblo, igande arratsaldean, ETB2n.