Itxi

telebista

22:00etan

Loli Astoreka eta Itziar Villafañez, 'Bilboko Suak 2013' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Foti International Fireworks piroteknia australiarraren erakustaldia eskainiko dute zuzenean.

0:19

Gaur, astelehena, ETB1ek eta eitb.comek Agustin Ezenarroren eta Ilaski Serranoren eskutik, Bilborekin bat egingo dute, 'Bilboko Suak 2013' saioan, gaueko 22:00etan. Loli Astoreka aktorea eta Itziar Villafañez Bilboko konpartsetako eleduna izango dituzte gonbidatu eta haiekin batera, eguneko jai giroaren berri emango dute.

Unai Etxabe erreportaria Be Water Paddle Surf-ean ibiliko da itsasadarretik barrena, eta Joseba Olagaraik, Kukuña eta Aerobitoean parte hartuko du Bilboko Areatzan.

Gauarekin amaitzeko, Foti Internacional Fireworks piroteknia australiarraren erakustaldia eskainiko dute, Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXIII. Lehiaketa Nagusiaren barruan.

'Bilboko Suak 2013' gaur gauean emitituko da, 22:00etatik aurrera, ETB1en.