Itxi

telebista

22:00etatik aurrera

Lezamako pilota jaialdia, ETB1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Gonzalez-Zubieta eta Julen Retegi-Barriola bikoteek jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia.

  • Pelota partida ostiralean

'ETB Kantxa' saioak Lezamako pilota jaialdia eskainiko du, gaur gauean, 22:00etatik aurrera. Hasteko, Olazabal-Larrinaga eta Mendizabal III-Merino I bikoteek jokatuko dute atariko partida, eta ondoren, Gonzalez-Zubieta eta Julen Retegi-Barriola arituko dira jardunaldiko partida nagusia. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Koldo Aldalurrek emango dute jaialdiaren berri ETB1en eta eitb.com-en.