Itxi

telebista

ETB1en

Euskal musikaren izarrak, 'Tumatxak' saioan, gaurtik aurrera

I.A.

Mikel Laboa eta Hertzainak izango dira gaur gaueko saioaren protagonistak, Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik.

0:32
Mikel Laboa

Behin eta berriro gogora etortzen zaizkizun kanta horiek, burutik kendu ezin dituzunak, iltzatuta geratu zaizkizunak. Horiek dira "tumatxak".

Musikaren munduan ahaztura gupidagabea den arren, badaude gurpil zoro horretatik ateratzea lortzen duten musikari edo talde bakan batzuk. Tumatxak eta bikainak direlako lortzen dute ahanzturaren bazka ez izatea, edo badute beste sekreturen bat? Zen da beren arrakastaren sekretua? Horixe da "Tumatxak" saioan aztertuko duguna.

Maisu bakoitzak bere liburutxoa daukala esaten du esaerak, eta geure saioak erakutsi nahi duena da ez dagoela arrakastarako formula bat, baizik eta formula eta faktore asko. Arteak eta zorteak bat egiten duten eremua dela arrakastarena, alegia.

Gure musikariekin izango da Zuhaitz Gurrutxaga. Haiek galdekatu ondoren, haien ingurukoekin bilduko da. Hemeroteka xeheki miatuko du eta irudi zaharrak aztertu. Kalera ere joko du, herriaren ahotsa entzutera. Eta adituen iritzia ere jakingo dugu. Era berean, Napoka Iria eta Joseba Irazokiren bertsioak izango ditugu, hartara, geure kantagintzaren historia, gaurkotasunarekin uztartuko dugu.

Mikel Laboa eta Hertzainak, asteazkenean

Gaur abiatuko da "Tumatxak" saioa, ETB1en. Eta egun hortan Mikel Laboa handia eta Hertzainak talde ahaztezina izango dira protagonistak.

Zaila da sinestea inoiz herritar soilak izan zirela pentsatzea. Esaterako, gure Mikel Laboa. Zer zeukan horren distiratsu eta gogoangarri egiten zuena?

Laboak, Letek eta konpainiak agertokiak euskaraz kantuan jarri bazituzten, Hertzainak taldeak, ordea, sutan jarri zituzten.

Gure lehen 2 "Tumatxak" izango dira. Gaur gaueko 22:00etan, "Bost Baietz" saioaren ostean, ETB1en.