Itxi

telebista

22:30ean

Joseba Egibar eta Jose Antonio Pastor, gaur, 'El Dilema' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Julian Iantzi izango dute gonbidatu, igandetik aurrera ikusgai izango den "101 Gaztelu" saioaz eta, oro har, bere ibilbideaz hitz egiteko.

PNV eta PSE-EE alderdi politikoen artean lortutako itunaren ondoren, "El Dilema"k akordio horren protagonistak izango ditu garu gauean platoan: Joseba Egibar (PNV) eta Jose Antonio Pastor (PSE-EE). Juan Carlos Etxeberriak, beste hedabideetako kazetari nabarmenen laguntzarekin, bi ordezkari politikoak elkarrizketatuko ditu, akordio honen xehetasun eta helburuen inguruan.

Itunaz gain, beste hainbat gai jorratuko dituzte ostiraleko "El Dilema" saioan, besteak beste, Kataluniako Diadaren ospakizuna eta bake ponentzia.

Bestalde, ostiraleko saioak Julian Iantzi izango du gonbidatu. Izan ere, igande honetatik aurrera ETB1eko "101 Gaztelu" abenturazko realityan ikusi dugu Iantzi. Horrez gain, bere alderik pertsonalena erakutsiko du, eta hasi berri duen aktore ibilbideaz arituko da.

"El Dilema" gaur gauean emitituko da 22:30etik aurrera ETB2n.