Itxi

telebista

Goizeko albistegiak

Patxi Baztarrikarekin elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Horrez gain, Siria eta Egiptoko egoerak gertutik ezagutuko dituzte 'Entrada Libre' saioan.

Gaur, astelehena, Patxi Baztarrika Hizkuntz politikarako sailburuordea elkarrizketatuko dute 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'albistegietan. ETB1en, gainera, elkarrizketaren ondorengo egun eguneko solasaldia eskainiko dute Mikel Arana, Luismi Uharte eta Esteban Antxustegi kolaboratzaileekin, goizeko 08:00etan hasiko den 'Egun On Euskadi' albistegian.

ETB2ko 'ETB Hoy' saioa 12:30ean hasiko da Olaia Urtiagaren elkarrizketarekin, eta ondoren Adela Gonzalezek gidatuko du magazina, eta 'Teleberri' hasi arte luzatuko da.

Egipto eta Siriaz, 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchez, bere aldetik, Salah Serour, arabiar irakaslearekin izango da 'Entrada Libre' elkarrizketa saioan, eta bai Egipton zein Sirian bizi den egoeraz arituko dira, bi herrialdeetako gatazka gertutik ezagutuz.