Itxi

telebista

23:30ean

'60 Minutos' Realarekin izango da Txapeldunen Ligan

Jose Antonio Perezek Realeko zaleen eta jokalarien inpresioak bilduko ditu.

Gaur, asteazkena, ETB2ko "60 Minutos" saioa Realak Txapeldunen Ligan jokatzen duen lehenengo partidan izango da. Txapelktea honetan, Reala Old Trafford historikoan Manchester United taldearen kontra jokatu beharko du. Saioak jokalarien eta zaleen sentsazioak eta sentimenduak bilduko ditu. Ikus-entzuleek #LaReal60minutos traolarekin iritzia eman ahal izango dute.

Jose Antonio Perezekin, besteak beste, Markel Bergara eta David Zurutuza, Lorenzo Juarros kirol zuzendaria, Tito Irazusta kazetaria eta Peio Uralde eta Juan Antonio Larrañaga jokalari ohiak, izango dira. Taldearen aukerak, ilusioak eta erronka handi honen aurrean zale eta jokalarien inpresioak bilduko ditu saioak.

"60 minutos" 23:30ean, ETB2n.