telebista
Gaur gauean
San Mateo Torneoko finalaurreko partida, ETB1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Titin III-Beroiz eta Bengoetxea VI- Merino II bikoteak izango dira aurrez aurre.
Gaur gauean, San Mateo pilota torneoaren finalaurreko partida eskainiko du ETBk 22:00etatik aurrera. Jardunaldiko atariko partida Olaetxea-Iza eta Apezetxea-Rezusta bikoteen artekoa izango da, eta ondoren, Titin III-Beroiz eta Bengoetxea VI-Merino II izango dira aurrez aurre, finalerako pasea lortu nahian. Jardunaldiko azkeneko norgehiagoka Arretxe II-Ladis Galarza eta Retegi Bi-Merino artekoa izango da.
Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Koldo Aldalurrek jardunaldiaren gaineko kontakizuna egingo dute ETB1en eta eitb.com-en.