telebista
Zinema
Zinema emanaldi bikoitza, asteburu honetan, ETB2n
Asesinato justo eta Una historia sin violencia filmak eskainiko ditu ETB2k ostiral eta larunbat gauean.
Zinemarik onena izango da ikusgai ETB2n, asteburu honetan. Euskal Telebistaren bigarren kateak Asesinato justo filma eskainiko du gaur gauean, 22:15ean, eta Una historia sin violencia, larunbatean, ordu berean.
Robert De Nirok eta Al Pacinok 30 urtez batera lan egin duten bi detektiberen papera dute Asesinato justo filmean. Erretiroa hartu aurretik ikerketa korapilatsu bat argitu beharko dute; eurek aspaldi ebatzitako kasu batean nahasita egon zen proxeneta baten hilketa, hain zuzen ere. Serieko hiltzaile baten aurrean daudela emango du, eta horren helburu bakarra legeari ihes egitea lortu dutenak akabatzea izango da.
David Cronenberg da Una historia de violencia filmeko zuzendaria, eta Viggo Mortensen, protagonista (Tom Stall). Indianako herri lasai batean bizi da Tom bere emaztearekin eta semearekin. Egun batean, jatetxe batean izandako lapurreta saiakera saihestu, eta herrian denek heroitzat hartuko dute. Baina, bat-batean, lasaitasun hori urratuko duen bisita jasoko du. Bere iragana ezagutzen omen du bisita horrek....