Itxi

Robin Food

14:30ean

Eneko Atxa sukaldaria, gaur, 'Robin Food' saioan

Hiru Michelin izarren jabe den bizkaitarra David De Jorgerekin batera arituko da sukaldean gaur, 14:30ean, ETB2n.

  • Eneko Atxa y David De Jorge

    Eneko Atxa y David De Jorge

Eneko Atxa izango da David De Jorgeren gonbidatua gaur arratsaldean, 14:30ean, ETB2ko 'Robin Food' saioan. Hiru Michelin izarren jabe den sukaldari bizkaitarrak Azurmendi jatetxeko (Larrabetzu) bi errezeta ekarriko ditu Bailando con lobos atalera.

Hasteko, 'Lurreko tea' prestatuko du, onddoak, tea eta loreak erabilita. Bigarren plater gisa, berriz, baserriko arrautzaz egindako ogitarteko bikaina egiten irakatsiko digute.

Gaur, 14:30ean, 'Robin Food'en.