telebista
ETB2n
ETBk gaur emango du "La Batalla de Vitoria" dokumentala
EiTB
"Tu Edificio Favorito" saioaren ondoren, 23:15ean, izango da emisioa ETB2n.
-
Gasteizko bataila
Gaur gauean Euskal Telebistak La Batalla de Vitoria dokumentala eskainiko du, arabarren ikusmina asetu asmoz eta izan duen ordutegiak eragindako kexei erantzunez. Aitor Gonzalez de Langaricak zuzendu eta Area Audiovisualek ekoiztutako dokumentala gaur gauean izango da ikusgai ETB2n, "Tu Edificio Favorito" saioaren ondoren, 23:15ean.
Gasteizko Bataila
Gasteizko Batailaren bigarren mendeurrenaren aurrean, Miniatura eta Maketa Elkarteak bere tailerraren ateak zabaldu ditu, eta ekainaren 21ean izan ziren istiluetako bi atal oinarri hartuta egindako lana erakutsi du dokumental honetan.
Miniatura zale hauetako batzuk eta bataila honetan aditu diren hainbat elkartetako historiagilek (Alianza Francesa de Vitoria-Gasteiz, Asociación Histórica Vitoria 2013, Asociación Town Vitoria-Gasteiz) batailaren kontakizuna eta alderdi interesgarrienak azalduko dituzte. Gasteizko Bataila Napoleonen Guduen historian giltzarri zergatik izan zen azalduko dute.
Garai hartako bizi baldintza gogorren berri emango dute. Borrokan aritu zirenek eta herritarrek oso bizi baldintza egoera gogorra pairatu zuten.
Mundu mailan jazo ziren gertakizun funtsezkoen berri ere emango dute. Hainbat pertsonaia historiko ezagunek Gasteizen zeresan eman zuten; Napoleon, Jose Bonaparte, Fernando VII, Wellingtongo Dukea eta Alava Generalak, esate baterako.
Historiagile eta Gasteizko Batailan adituak diren elkarteetako lagunek ere hartu dute parte lan honetan. Hartara, ikus-entzuleek gudu hori emaitzatzat izan zituzten gertakizunen bilakaera jarraitu ahal izango dute.