Itxi

telebista

22:15ean

Xarma duten lau etxe berri, gaur, 'Ongi Etorri' saioan

Erredakzioa

Bilbo

Donostia, Mungia, Bilbo eta Baztan bisitatuko ditu Patricia Gaztañagak "Ongi Etorri" saioarekin, bertako etxe xarmangarri batzuk ikusteko. Gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.

  • Ongi Etorri

    Ongir Etorri

Gaur gauean, lau familiak etxeko ateak zabalduko dizkiote Patricia Gaztañagari "Ongi Etorri" saioan, etxe horiek nolakoak diren eta nola bizi diren erakusteko. Xarma handiko lau etxe dira: lehena Donostiako erdialdean dago, eta etxeko lehioetatik Kontxako badia ikus daiteke. Bertatik, estilo nordikoa duen Mungiako etxe batera joango da. Sukaldari tolosar batek Baztanen duen baserria ere bisitatuko du, Lady Di printzesari ere jaten eman zion batena. Azkenik, Bizkaiko hiriburuan estilo ugari nahasten dituen pisu bat ezagutuko du.

Kuko sukaldariaren etxea

Betidanik ikaragarria den Baztanaldean, "Ongi Etorri" saioak Kuko ezagutuko du, sukaldea eta janaria prestatzea oso gustuko duen baina Europako sukaldaritza jatetxeak behin betiko utzi zituen gizona. Nafarroako Pirinioetan, Zozaian (Baztan), dagoen XVI. mendeko baserri bat erostea erabaki zuen. Jatetxea bihotza duen baserria landetxe bihurtu du.

Kontxako badiara begira

Donostiako txoko askotatik oso paisaia politak ikus daitezke, zer esanik ez dago Cristinaren etxetik. Patricia Gaztañaga emakume honen etxera joan da, hiri erdian dagoen 100 metro karratuko pisua bisitatzeko asmoz. Jabeak bere txaleta utzi zuen bere lanetik hurbilago bizitzeko. Dekorazio denda batean lan egiten du.

Estilo nordikoa Mungian

Mungian, "Ongi Etorri" saioak herrialde nordikoetan inspiratutako etxe berezi bat bisitatuko du. Guretik milaka kilometro iparraldera dauden etxe askok duten moduko teilatua du, eta Ana eta bere familia bizi dira bertan. Ipuinetan aurkitu daitezkeen moduko etxetxo bat da, txapitula-formako logelak eta egurrezko hormak dituena.

Estilo askotako pisua Bilbon

Diseinua etxeko edozein txokotan antzeman daitekeen etxe batera ere joan da Patricia Gaztañaga. Etxe berezi hau Bilbo erdialdean dago, eta Gonzalo eta Maribel dira horren jabeak. Gonzalok barrualdeak dotoretzen egiten du lan, eta emaztea moda diseinatzailea da. Bi protagonisten lanbideek eragin zuzena izan dute beren etxebizitzan, eta 190 metro karratu dituen pisu honetan argi antzematen da hainbat estiloren ukitua.

"Ongi Etorri", gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.