Itxi

telebista

23:20ean

New Yorkeko Euskal Etxearen 100 urteei buruzko dokumentala, ETB2n

A.H.

EITB

Hainbat testigantzaren bitartez, Ipar Amerikako euskal komunitatearen iragana, oraina eta etorkizuna aztertuko ditu.

Hainbat testigantzaren bitartez, New Yorkeko Euskal Etxearen 100 urteak gogoratuko dituen dokumentala eskainiko du ETB2k gaur gauean, 23:20ean: 'Centenario de la Euzko Etxea de Nueva York'. Euskal Etxeak Ipar Amerikako euskal komunitatean izan duen eragina aztertuko du saioak. Izan ere, belaunaldi berrientzako abiapuntua izan da beti New York, bidaia berri bat hasteko toki ezin hobea. Hirian dagoen euskal komunitatea oso zabala da, eta urteetan zehar, euskal ohitura eta baloreak zaindu ditu gaur egunera arte.

Dokumentalak euskal komunitateko hainbat kide esanguratsu elkarrizketatuko ditu, eta haien bizipen eta istorio pertsonalen laguntzaz, komunitatearen iragana, oraina eta etorkizuna marraztuko ditu. Horien artean, New Yorkeko Euskal Etxearen hainbat kide: Aitzol Azurza presidentea, Iker Goñi idazkaria, eta Itziar Albisu eta Anna Agirre kideak.

Dokumentalean parte hartuko dutenen artean izen hauek daude: Luis Foncillas kazetaria, Enrique Arana New Yorkeko hiritarra, Pierre Goyenetche Salvatorre Ferragamo moda etxeko New Yorkeko marketing arduraduna, Valerie Arrechea Ipar Amerikako euskal elkarteen presidentea, Josu Iriondo New Yorkeko gotzainaren laguntzailea, Boiseko Univertsiateko John Bieter eta Nevadako unibertsitateko William Douglass.

Horrez gain, Iñigo Urkullu eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariek ere parte hartuko dute saioan.

'Centenario de la Euzko Etxea de Nueva York' dokumentala gaur gauean emitituko da, 23:20etik aurrera, ETB2n.