Itxi

telebista

Goizeko albistegiak

Juan Mari Aburtori elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Vanessa Sanchezek Euskadiko Lanbide Heziketa sistema izango du aztergai 'Entrada Libre' saioan.

Juan Mari Aburto Enplegu eta Gizarte Politiken sailburua elkarrizketatuko dute 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa ETB1en, eta, harekin batera, Duñike Agirrezabalaga, Iñaki Galdos eta Esteban Antxustegi kolaboratzaileak izango dira. ETB2n, berriz, Olaia Urtiagaren galderei erantzungo die Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak.

Ondoren, Adela Gonzalezek aurkezten duen magazinak eguneko albiste garrantzitsuenak aztertuko ditu.

Lanbide Heziketaz, 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchezek gidatzen duen 'Entrada Libre' saioan, Euskadiko Lanbide Heziketa izango dute aztergai. Bi gonbidatu izango dituzte horretarako: Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea eta Ivan Plaza teknikaria.