Itxi

telebista

Gaur, 22:15ean

Euskadi eta Andaluzia, aurrez aurre, 'Duelo en la Cocina' saioan

Euskadi eta Andaluziaren arteko buruz burukorako aukeratutako produktuak urdaiazpiko iberikoa, oliba olio birjina eta polboroia izango dira. "Duelo en la Cocina", gaur, 22:15ean, ETB2n.

Euskadik sukaldaritza alorrean duen izen ona berriz izango da jokoan, gaur, "Duelo en la Cocina" saioan. Andaluziarekin izango da buruz burukoa, eta bertako sukaldaritzaren hiru produktu alderatuko dituzte: urdaiazpiko iberikoa, oliba olio birjina eta, Gabonak ate joka daudela eta, polboroiak.

ETBn aurkazle lanetan arrakasta handia izan duen kazetari bat izango da ohorezko gonbidatua: Reyes Prados. Irabazlea nor den erabakiko duen epaimahaia goi mailako lau sukaldarik erabaiko dute: Zuriñe Garcia (Andra Mari Galdakaoko jatetxeko sukaldariburua, Michelin izar bat du); Jesus Colorado (Ni-Neu Andoni Luis Adurizen jatetxeko sukaldari andaluziarra); Marta Julia (Abiaga Amurrioko jatetxeko chefa, Roca anaiekin lan egin du); eta Angelita Alfaro gastronomia-dibulgatzailea.

Sara Gandara da "Duelo en la Cocina" saioaren aurkezlea, Senen Gonzalez euskal sukaldariaren eta Ana Vega gastronomia-blogariaren laguntzarekin. Igandeetan, 22:15etik aurrera, ETB2n.