telebista
22:15ean
'Caza a la espía', Sean Penn eta Naomi Watts, gaur ETB2n
I.Z
Bilbo
Botere politikoaren alde ezkutuenetan murgiltzen gaitu thriller honek. Film hau Canneseko Zine Jaialdian pelikula onenaren sarirako izendatua zuten.
-
Caza a la espia
Caza a la espía gaur gauean 22:15etik aurrera ETB2n emititzen den filmak, intriga, suspentsea eta elkarrizketa landuak ditu.
2003an CIAko agente den Valerie Plamek (Naomi Watts) armen banaketa ilegalaren aurkako departamentuan egiten du lan eta misio berri batera eramaten dute. Bere eginbeharra Irak duen armamentua zenbatekoa den ikertzea da. Bere senarra, Joseph Wilson (Sean Penn) diplomatikoa bitartean, Nigerretik Irakera Uranioa eraman den ikertzen ari da, eta lortzen dituen emaitzetan argi ikusiko du uranioa ez dela herrialde batetik bestera pasatu.
Bushek Irakeri gerra deklaratuko dionean uranioa lortzeran aitzakiarekin, Wilsonek New York Times egunkarira joko du bere ikerketaren emaitzak publikatzeko eta Amerikako Estatu Batuaken helburua ezerezean gelditzeko asmoz. Baina, Gobernuari akzio hori ez zaio batere gustatuko eta bikotearen aurkako ekintza bat hasiko du beraien karrera eta ezkontza arriskuan jarriz.