Itxi

telebista

Audientzia

'La Noche de...' bere ordu tartean nagusi izan da azkeneko hilabetean

A.H.

EITB

Aste honetan, Felix Linaresen aurkezpenak %14,3ko audientzia zatia lortu zuen, eta ondorengo The Contract filmak %13,1koa. Biak izan ziren ordutegi nagusian audientzia buru.

  • Félix Linares

    Félix Linares

'La Noche de...' euskal ikus-entzuleen aukerarik gustukoena da astearte gauetan, eta azkeneko lau asteetan bere ordu tartean nagusi izan da. Aste honetan, bai aurkezpena zein pelikularen emanaldia, astearteko ordutegi nagusian audientzia buru izan dira.

Felix Linaresen aurkezpenak %14,3ko audientzia zatia lortu zuen, eta 277.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan. Ondoren, The Contract pelikula eskaini zuen saioak, Morgan Freeman eta John Cusack aktoreak protagonista dituen intrigazko istorioa. Filmak %13,1eko audientzia izan zuen, eta 296.000 ikus-entzulek egin zuten bat emanaldiarekin uneren batean.

Felix Linaresek aurkeztutako saioa bere ordu tartean audientzia buru izan da lau astez jarraian, eta hilabete honetako emanaldien artean, joan den astearteko No es tan fácil filmaren aurkezpena da aipagarria, %14,7ko audientzia zatiarekin.