telebista
22:15ean
Kataluniako kontsulta aztergai, gaurko 'Debatea'n
A.H.
EITB
Xabier Usabiagak aurkezten duen saioak kontsultaren data eta egingo den galdera izango ditu hizpide gaur 22:15etatik aurrera ETB1en.
Kataluniako kontsultaren inguruan arituko da gaur gauean 'Debatea' saioa. 'Katalunia estatu izatea nahi duzu?' galdera horri erantzun beharko diote 2014ko azaroaren 9an Kataluniako independentziaren inguruko galdeketan parte hartzen dutenek. Hala adostu eta iragarri dute Artur Mas Kataluniako presidenteak eta ERC, ICV-EUiA eta CUP alderdiek.
Solasaldi mahaiaren inguruan, Joseba Andoni Agirretxea EAJko diputatua, Garbiñe Biurrun magistratua, Ainhoa Aznarez haur hezitzailea, Galder del Campo abokatua, Xabier Mikel Errekondo, Amaiurren bozeramailea Diputatuen Kongresuan, Andoni Unzalu informatikaria eta Estepan Antxustegi eta Txente Rekondo EHUko irakasleak bilduko dira.
'Debatea' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.