Itxi

telebista

21:00etan

'Gartxot, Itzaltzuko bardoa' filmaren estreinaldia, gaur, ETB1en

I.Z

Bilbo

Telebistan estreinakoz emitituko da Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik Itzaltzuko bardoaren istorioa kontatzeko egindako filma.

0:09

Gartxot, konkista aitzineko konkista animaziozko filma gaur, 21:00etatik aurrera, emango du ETB1ek. Itzaltzun, Nafarroan, kokatutako Erdi Aroko kondaira da Gartxotena, eta Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik animaziozko film batean kontatu zuten istorioa.

Euskal Herrian XIII. mendearen hasieran zegoen egoera abestuta kontatzen du Gartxot bardoak. Mikelot izeneko semea du, ahots ezin ederragoko mutikoa. Orreagako fraideek gaztearen ahots liluragarriaren berri izango dute, eta euren abade-etxera eramango dute, umearen eta aitaren nahien aurka.

Gartxotek ezingo du onartu semea zorigaitzekoa izatea. Umeak abade-etxetik ihes egitea lortuko du, eta, Xune adiskidearen laguntzaz, Itzaltzu inguruko mendietara joango dira ihesi. Bertan, zapalkuntzaren aurka abesten hasiko dira.

Abadeak ihesaz ohartuko dira, eta Zaraitzuko jaunari jakinaraziko diote. Soldaduak bidaliko dituzte aita-semeak harrapatzeko, eta, hainbat saiakeraren ostean, harrapatu egingo dituzte.

Film bikaina eskainiko digu ETB1ek gaur gauean. Ez galdu!