Itxi

telebista

Gauerdian

Inoiz borrokaldirik galdu ez duen Kell Brook, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Kiko Martinez eta Jonathan Romero boxeolarien arteko munduko txapelketa eskainiko du saioak.

  • Manu Maritxalar y Pedro Mari Goikoetxea. Foto: EITB

    Manu Maritxalar y Pedro Mari Goikoetxea. Foto: EITB

Aste honetako 'Boxeo Izarrak' Kell Brook eta Vyacheslav Senchenkoren arteko norgehiagoka eskainiko du lehenik eta behin. Britainiarrak 30 borrokaldi egin ditu, eta denak irabazi. Senchenko ukrainarraren zenbakiak ere bikainak dira: 34 garaipen eta galdutako bakarra. Neurketa honetan garaile irteten denak welter pisuko munduko txapelketa jokatuko du.

Bigarren borrokaldian, Kiko Martinez espainiarrak egindako munduko txapelketa ikusi ahal izango dute. Alacanteko mutilak Jonathan Romero kolonbiarraren aurka neurtuko ditu indarrak, 23 neurketatik bakar bat ere galdu ez duen boxeolariaren aurka.

Azkenik, lehengo astean hil zen Javier Jauregi mexikarra gogoratuko dute Julio Diazen aurka jokatutako txapelketa eskainiz.

'Boxeo Izarrak', 00:10etik aurrera, ETB1en.