Itxi

telebista

16:00etan

Clint Eastwooden 'Gran Torino' filma, gaur arratsaldean, ETB2n

I.Z

Bilbo

Cesar sarietan atzerriko film onenaren saria jaso zuen eta Urrezko Globoetan abesti onenaren sailean izendatua egon zen film zoragarri hau.

  • Gran Torino

    Gran Torino

Kritika oso onak jaso zituen Clint Eastwood aktore eta zuzendari duen Gran Torino pelikulak. Gaur, Eguberri eguna, 16:00etatik aurrera emitituko da ETB2n.

Walt Kowalski (Clint Eastwood), Koreako gerrako (1950-1953) beterano bat, duela gutxi emaztea hil zaion eta erretiroa hartu duen automobil sektoreko langilea bat da.

Gehien gustatzen zaiona, maite duen 1972ko Gran Torino autoa behar bezala mantentzea da. Bestetik, egunak etxeko hondatutako tresnak konpontzen, garagardoa edaten eta noizbehinka ile-apaindegira joaten igarotzen ditu.

Bere emaztearen azken nahia Waltek abadearen aurrean konfesioa egitea da baina honek aitorpen horiek ikaragarri maite duen Daisy txakurrari esaten dizkio.

Urteetan zehar auzokideak izan ditu lagun baina batzuk beste hiri batetara joan eta beste asko hiltzen joan diren heinean, lagunik gabe gelditu da Walt. Hori gutxi balitz, hainbeste gorroto dituen hmong, Asia hegoaldeko familia ugari, auzo berera bizitzera joango dira.

Egun baten, Waltek, Thao Vang Lor (Bee Vang) izena duen gazte asiatiko bat berak hainbeste maite duen kotxea lapurtzen harrapatuko du. Momentu horretatik aurrera gaztearekin aita-semeen arteko harreman berezi bat sortuko da bien artean.

Ez galdu Cesar sarietan atzerriko film onenaren saria jaso zuen eta Urrezko Globoetan abesti onenaren sailean izendatua egon zen film zoragarri hau.