telebista
Pilota
Binakako pilota txapelketa, Eibartik zuzenean ETB1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Bengoextea VI- Galarza eta Jaunarena - Barriolak jokatuko dute txapelketako partida Eibarren.
Eguberri egunean, Eibarko pilota txapelketarekin bat egingo dute Euskal Telebistak eta eitb.com-ek zuzenean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Hasteko, Aritz Lasa-Merino eta mendizabal III-Cecilio artekoa izango da jardunaldiko lehenengo partida, eta ondoren, Bengoetxea VI- Ladis Galarza eta Jaunarena - Barriola bikoteek jokatuko dute txapelketako partida. Amaitzeko, Apezetxea- Larrinaga eta Gorka- Peñagarikano bikoteak arituko dira aurrez aurre. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.
Harrijasotzaileak eta Pala Txapelketa
Asteazkenean gainera, beste kirol emanaldi batzuk ere emango dute Euskal Telebistak. ETB1ek arratsaldeko 16:00etan eskainiko du Harri-jasotzaileen Harri Haundien Txapelketa, Asteasun igandean ospatutako jardunaldia.
Bestalde, Sopelanan jokatutako afizionatuen Bizkaiko Pala finalak eskainiko ditu ETBK kateak, goizeko 12:00etatik aurrera. Iñigo Aiestaranek eta Iñigo Gallagak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.

