Itxi

telebista

Audientzia

ETB audientzia buru izan zen Gabon Gauean

A.H.

EITB

'Euskal Kantuen Gaua 2013'k % 11,3ko sharea lortu zuen, eta euskaldunen artean audientzia buru izan zen. 'Gambón, Buenas Noches' bere ordu tartean nagusi izan zen, eta % 13,5eko datua izan zuen.

Euskal Telebistak Gabon Gauerako prestatutako saio bereziek audientziaren harrera ona izan zuten ETB1en eta ETB2n.

ETB1en Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok aurkeztu zuten 'Euskal Kantuen Gaua 2013' saioak % 11,3ko audientzia zatia lortu zuen, iazko datua gaindituz. Gainera, euskaldunen artean nagusi izan zen. Guztira, 190.000 ikus-entzulek egin zuten bat emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan. 'Iruñea Kantuan' kontzertuaren emanaldiak, bere aldetik, 162.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.

Bestalde, ETB2ko 'Gambón, Buenas Noches' saioa bere ordu tartean nagusi izan zen, Óscar Terol, Maribel Salas, Asier Hormaza eta Sati Ugalderen umorearekin. % 13,4ko audientzia zatia lortu zuen eta 116.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Bestalde, ondoren ikusgai izan zen 'Intxaursalsa o en la Mía' saioarekin 295.000 ikus-entzulek egin zuten bat.