telebista
Elkarrizketak
EAJko Markel Olanori elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Vanessa Sanchezek Eneko Llanos triatleta hartuko du 'Entrada Libre' saioan.
-
Markel Olano
Markel Olano, Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramailea, hartuko dute gonbidatu osteguneko 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. ETB1en Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa, eta Oscar Rodriguez, Jose Mari Pastor eta Eneko Goia kolaboratzaileak ere izango ditu solaskide.
ETB2n, Olaia Urtiagak egun eguneko gaien inguruan galdetuko dio politikari jeltzaleari, eta ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatzen duen solasaldi eta analisirako tartean eguneko albiste nabarmenenak aztertuko dituzte.
Eneko Llanos, 'Entrada Libre'n
Eneko Llanos triatletarekin izango da Vanessa Sanchez 'Entrada Libre' saioan, bere ibilbide profesionalaren errepasoa egiteko.

