Itxi

telebista

Audientzia

'El Dilema' ikusiena, 333.000 ikus-entzulerekin

A.H.

EITB

Presos, ¿punto de inflexión? izenburupean, euskal presoen egoera aztertu zuen Juan Carlos Etxeberriak gidatutako saioak.

  • Juan Carlos Etxeberria

    Juan Carlos Etxeberria

Asteleheneko Presos ¿punto de inflexión? atala, ETB2ko 'El Dilema' saioaren historiako emanaldirik ikusiena izan zen. Juan Carlos Etxeberriak aurkeztuta, egun eguneko gaien solasaldi eta azterketarako tarteak 333.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Bilbon izandako manifestazio jendetsuaren ostean, asteleheneko 'El Dilema'k euskal presoen egoera aztertu zuen. Besteak beste, EPPKko bitartekarien kontrako operazio polizialaren ondorioez aritu ziren solasean, baita ETAko presoen kolektiboak egindako komunikatuaz eta ondoren Durangon antolatutako ekitaldiaz ere.

Saioa osorik ikusi dezakezue EiTB Nahieran atarian.