Itxi

telebista

Aurrerapena

Beteranoak burua ezin altxatuta ibiliko dira 'El Conquis' saioan

I.Z.

Bilbo

Gaur gaueko probak koordinazioa, adimena eta indar handia eskatzen duen arren, Manu Maritxalarren taldeak ezin du gehiago eta beteranoenak lur jota daude.

Manu Maritxalar kapitainaren Yacares taldea protagonista izango da berriro ere gaurko "El conquistador del Fin del Mundo" saioan. Bertako partaideak aurreko edizioetan egoteagatik eskarmentu handiena duten taldea den arren, lur jota gelditzen dira oso erraz. Hurrengo immunitate jokoa labirintoa izango da, eta koordinazioa, adimena eta indar handia beharko dituzte.

Manu Maritxalarrek gidatu dituen talde guztiek zeresan handia eman dute, baina oraingoan inoiz baino gehiago. Hiru kapitulu bakarrik igaro diren honetan, taldekideek ezin dute gehiago, eta oso erraz uzten dute alde batera proba, orain arteko edizioetan inoiz ikusi ez den ez bezala.

Moralki oso gaizki daudela ematen du, baina objektiboki ez daude hain egoera txarrean. Egia da orain arte bi taldekide galdu dituztela, baina oraindik ere oso talde gogorra osatzen dute, eta oso lehiakorrak izan daitezke. Talde honen arazoa hasieratik etorri da; lehen egunean hordagoa bota zuten, eta hurrengo egunetako kanporaketekin moral aldetik oso eskas daude. Gainera, 'El Conquis' programan besteen gainetik ez daudela onartu beharrak min egin die.

Julianek esan bezala, egoerarik larrienean dago taldea, baina hortik aurrera, hobetzea bakarrik ez da gelditzen. Hurrengo proba, beraz, espiritu horrekin lehiatu beharko dute.

Daviden taldea (Coaties) adimen handikoa eta Korta eta Juanitorena (Yagüaretes) talde biribila izan arren, abentura hasi baino ez da egin, eta labirintoak dena aldatu dezake.

'El Conquis'eko edizio honetako labirintoa ez da aurrekoetakoa bezalakoa izango. Aurtengo proban, zizareak bailiran parte hartuko dute taldeek, eta, beraz, denen arteko koordinazioa eta indarra beharko dituzte aurrera egiteko.