telebista
Audientzia
'El Conquistador', lider izan da berriz ere
A.E.
EiTB
Igandean 222.000 ikusle izan zituen, Trending Topic izan zen berriz ere eta Nahieran-en beste datu historiko bat eman du.
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioa audientzian nagusi izan zen igandean: saiorik ikusiena izan zen Euskadin %20,6ko audientzia zatiarekin eta, gainera, 222.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste EAEn eta eragin esparruan. Bai realitya eta baita debatea (%24,1eko sharearekin) ere lider izan ziren euren ordutegian.
Eitb.com-en barruko EiTB Nahieran atalak, igande honetan, inoizko emaitzarik onena eskuratu du, 22.366 ikustaldi izan ditu hain zuzen ere. Erdia baino gehiago larunbateko 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren ikustaldiak izan dira. Saioaren web gune bereziaren azalak 7.000 erabiltzaile bakar izan ditu eta emanaldiak 5.000.
Sare sozialei dagokione, joera edo Trending Topic izan da Twitterren orain arte 10 alditatik 10etan. 'El Conquis'ek asteburuan lehia gogorra izan du gainera: saskibaloia, futbola, Cristina infantaren adierazpena eta Goya sariak izan ditu arerio.
Facebook-en, berriz, 25.000 lagunek baino gehiagok partekatu dituzte 'El Conquistador'en edukiak.
Beste audientzia batzuk
Eskuz Binakako Txapelketako partida ere emanaldirik ikusiena izan zen bere orduegian. Irujo-Barriola eta Berasaluze II-Albisuren arteko neurketak %12,1ko audientzia zatia izan zuen, %19,2koa euskaldunen artean. Halaber, uneren batean 247.000 ikus-entzulek egin zuten bat.
'Teleberri' albistegiak lidertza indartu du otsailean. Bataz beste %20,5eko sharea eta 166.000 ikus-entzule izan ditu. ETB2ko albistegien audientzia metatua, berriz, 290.000 ikus-entzulekoa izan da.