telebista
12. atala
Arantxaren mendekua: Agur Esti!
Azken unean utzi zuen abentura Arantxak; hortaz, Iñigo hautatzeko aukera gabe utzi zuen eta Estik espero ez zuen duelua jokatu behar izan zuen. Duelu bakarrean, beraz, bi lehiakide gutxiago.
Arantxari gauza asko leporatu dakizkioke, baina 'El Conquistador' saioko une erabakigarrietan txundituta uzteko duen ahalmena ukaezina da. Bere lehenengo parte-hartzean ere egin zuen eta berriz egin du oraingoan. Inork espero ez zuenean, hautsak harrotu eta denak aho zabalik utzi zituen, eta Esti, aurpegia itxuragabetuta; izan ere, haren erabakiak oparia zekarren, etxerako bidea, alegia.
Arantxak abentura utzi du
Azken unean utzi zuen abentura Arantxak; hortaz, Iñigo hautatzeko aukera gabe utzi zuen eta Estik espero ez zuen duelua jokatu behar izan zuen. Izan ere, Iñigok berak onartu bezala, haren asmoa lehenengoa aukeratzea izango zen.
Jakareen taldeko dinamika kaltegarria da taldekideentzat: tirabira, haserrea eta mendekua. Emaitza, ezin txarragoa: duelu bakarrean bi taldekide gutxiago. Euren hitzak erabilita; azken bi komodinak. Etorkizunak ez du itxura onik.
Koatiak indartsu
Bestalde, Koatiak indartsu aterako dira, batez ere Iñigo; izan ere, dueluan sufritu arren, heroi bat legez bueltatu zen taldera, eta horrek taldean bertan balio handia du.
Jaguareteak ere pozarren daude. Txurru galtzea gogorra izan zen arren, oraingoz behintzat, Korta, Juanito eta euren taldekideak oihanean paseoan ari direla esan dezakegu.

