telebista
Laburpena
Estik 'El Conquis' saioan izan duen ibilbidea
Azken unean utzi zuen abentura Arantxak; hortaz, Iñigo hautatzeko aukera gabe utzi zuen eta Estik espero ez zuen duelua jokatu behar izan zuen.
-
Arantxa. Argazkia: EiTB
Estik Iñigoren aurkako duelua galdu egin zuen eta agur esan zion 'El Conquistador del Fin del Mundo'ko saioaren 10. edizioan izan zuen ibilbideari.
Hamabigarren kapituluan gauza ugari gertatu ziren. Alde batetik, Manu Maritxalar taldeko kapitainak duelura joateko Arantxa aukeratu zuen. Taldekideek, ordea, Esti aukeratu zuten. Biak joan ziren saioan jarraitzeko borroka egiteko asmoarekin eta dueluan Koatieen taldeko Iñigo izango zuten aurkari. Azken froga hori egin aurretik, ordea, Arantxak erretiratzea erabaki zuen, eta Esti izan zen Iñigoren aurka aritu zena. Estiri ez zitzaion batere gustatu Arantxak hartutako erabakia. Iñigoren aurkako duelua galdu egin zuen Estik eta Yakareen taldeak bi lehiakide galdu zituen egun berean.
Duelua galdu ostean, Estik adierazpen gogorrak egin zituen, eta Arantxarekin oso haserre zegoela ikusi genuen. Igandeko 'Debatea'n askoz lasaiago zegoen Esti, bien arteko erlazioa hobetu dela ematen zuen.
Arantxaren bigarren parte-hartzea 'El Conquis' saioan
Estibaliz Pinedok 2010. urteko seigarren edizioan parte-hartu zuen, eta Koldoren aurkako duelua galdu egin zuen. Aurtengoa, bigarren parte-hartzea izan da 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan.
'El Conquis'eko seigarren edizioan zeresana eman zuen Estik. Juanito Oiarzabal kapitaina zen taldean hasi zuen abentura, baina hamaikagarren atalean, ordea, duelura joan zen, eta kanporatu egin zuten.