Itxi

telebista

Gaur

Irujo-Cecilio / Urrutikoetxea-Beroiz, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Bilbao Basket-Gipuzkoa Basket eta Hernani-Ordizia derbiak, Lezamako Torneoko finalak, aizkolarien Eusko Label sariko 2. finalerdia eta erremontea.

  • Irujo eta Beroiz. Argazkia: EITB

    Irujo eta Beroiz. Argazkia: EITB

Binakako Txapelketako Irujo-Cecilio / Urrutikoetxea-Beroiz partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.com-ek gaur arratsaldean. Eibarko Astelenako pilota jaialdia arratsaldeko bostetan hasiko da Julen Retegi-Larrinaga / Apezetxea-Rezusta neurketarekin. Hirugarren norgehiagokan, berriz, Lemuno-Larunbe eta Gorka-Merino izango dira aurrez aurre. 19:30etik aurrera emanaldia ETBKn jarraitu ahal izango da. Kontakizunaren arduradunak, ohi denez, Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira.

Goizean, Endesa Ligari eskainitako tartea zabalduko dute: Bilbao Basketek eta Gipuzkoa Basketek jokatuko duten euskal derbiaren berri emango dute Asier Arangurenek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vega ETB1en eta eitb.com-en.

Goizean Oñatin aizkolarien Eusko Label sariaren 2. finalerdian gertatukoak bilduko dituzte Koldo Aldalurrek eta Joxe Etxebestek 16:00etan.

ETB1eko kirol hitzorduekin amaitzeko, futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek 'Gol Festa' saioan. Arratsaldean jokatuko den Betis-Athletic partidari tarte zabala eskainiko diote.

Errugbia, pilota eta erremontea ETBKn

14:00etan izango da ikusgai ETBKn Hernani eta Ordizia arteko errugbi derbia. Jon Ander Gorospe eta Koldo Alduntzin izango dira esatariak.

12etan, berriz, Lezamako pilota torneoko finalen kontakizuna egingo dute Iñigo Aiestaranek eta Enrique Agirrebeitiak eta 20:30ean Matxin III-Endika / Etxabe II-Agirrezabala erremonte partida eskainiko da. Oraingo honetan, Iñigo Aiestaranek eta Manuel Arrizabalaga Matxinek.