Itxi

telebista

Audientzia

ETBk % 13,8ko audientziarekin itxi du otsaila

A.E.

EiTB

ETBko audientzia hazi egin da otsailean iazko epe berarekin alderatuta.

ETBk otsaila % 13,8ko audientziarekin itxi du. Bi hamarren hazi da, iazko otsailarekin alderatuta, eta zazpi hamarren, 2013ko itxierako emaitzarekin konparatuz gero. ETB2k % 10,3rekin itxi du hilabetea, % 1,9 lortu du ETB1ek, % 0,8 ETB3k eta, datu bera (% 0,8) ETBK Sat-ek.

Albistegiek lider izaten jarraitzen dute otsailean ere. 'Teleberri'k % 18,3ko audientzia zatia lortu du, eta albistegirik ikusiena dugu beste behin ere Euskadin. Batez beste, 144.000 ikus-entzuleko audientzia dute, eta 264.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, EAEn eta eragin esparruan.

'El Conquistador del Fin del Mundo' realityak, larunbat eta igandeko emanaldi bikoitzarekin, emaitza garrantzitsuak lortu ditu. Hartara, otsailean 404.000 ikus-entzulek egin dute bat 'El Conquistador'en inguruko saioekin. Igandeetan bere ordutegian lider izaten jarraitzen dute abentura eta eztabaidak: Julian Iantzik aurkeztutako realityak % 17,9ko audientzia du eta Patxi Alonsoren eztabaidak % 20,2koa.

Bestalde, ETB1en 'Gaur Egun' albistegiak emanaldi guztietan % 6,3ko audientzia du batez beste euskaldunen artean, eta 47.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. 'Gaur Egun 2' da ediziorik ikusiena, 55.000 ikus-entzuleko audientzia metatua baitu.

Horrez gain, % 6ko audientziaren inguruan dabiltza, euskaldunen artean, 'Goenkale' telesaila, Pedro Mari Goikoetxeak estreinaturiko '6 Argazkitan' eta Xabier Usabiagak ostegunero aurkezten duen 'Debatea'.