telebista
Audientzia
Gaueko 'Teleberri', saiorik ikusiena Euskadin
A.E.
EiTB
'Sin Ir Más Lejos' saioak %15,5ekoaudientzia izan zuen, inoizko emaitzarik onena.
-
Asier Odriozola eta Andrea Arrizabalaga, 'Teleberri 2'ko aurkezleak
Euskal ikus-entzuleek ETB aukeratu zuen atzo egun-eguneko gaiak hurbiletik jarraitzeko. Alerta gorri egoera eta itsasoaren denboralea izan ziren batetik, eta Bilbon antolatutako Foro Ekonomikoa eta kontrako protestek eragindako istiluak bestetik, aktualitatearen ardatz atzokoan.
Hartara, gaueko 'Teleberri' albistegia eguneko saiorik ikusiena izan zen, %23,6ko audientzia zatia eskuratuz. Bataz beste 223.000 lagunek ikusi zuten albistegi osoa, eta uneren batean 415.000 lagunek egin zuten bat 'Teleberri'rekin. Eguerdiko albistegiak ere emaitza ona izan zuen halaber: %22ko audientzia, 175.000 ikus-entzule bataz beste eta 289.000 laguneko audientzia metatua.
362.000 lagunek jarraitu zuten 'Sin Ir Más Lejos'
ETB2ko 'Sin Ir Más Mejos' magazinak ere arreta handiz jarraitu zituen atzoko gaiak, inoizko emaitzarik onenak lortuz. %15,5eko audientzia zatia eta 101.000 ikus-entzuleko bataz bestekoa izan zituen. Klaudio Landak aurkeztutako saioa uneren batean 362.000 lagunek jarraitu zuten.