Itxi

telebista

Gaur, 22.15ean

Mesfidantza 'Sukaldari' saioan, lehiakide berri baten agerpenarekin

A.H.

EITB

Tentsioa izango da gaur gaueko atalaren osagai nagusia, eta lehiakideek hiru probari aurre egin beharko diete, bakarka eta taldeka.

  • Seigarren partaide bat gehituko zaie, Gorka

    Seigarren partaide bat gehituko zaie, Gorka

"Sukaldari" saioaren bigarren fasea Javi Laredoko surflariaren kanporaketarekin hasi zen pasa den astean. Bost lehiakide dira lehia gastronomikoan jarraituko dutenak: Gorka, Afrika, Anane, Aitor eta Ana. Hori uste zuten eurek, baina seigarren partaide bat gehituko zaie, saioaren lehenengo fasean parte hartu zuen lehiakide bat.

Lehenengo faseko lehiakide baten agerpena

Aurreko astean bizi zen bake eta giro ona zapuztuko du lehiakide berriaren agerpenak, gainerako taldekideek mehatxu modura hartuko baitute. Aitor orduñarra izango da jarrera gogorrena erakutsiko duena hain zuzen ere.

Lehiakide berria, ordea, sukaldaritzarako bere gaitasunak erakusteko asmoz itzuli da ETB2ko saiora, aurreko fasean egin ezin izan zuena, alegia. Baina gainontzeko lehiakideen mesfidantza jasoko du, eta tentsioz beteriko giro horretan, zaila egingo zaio aurrera egitea.

Probak

Lehiakideek harriduraz hartuko dute eguneko lehenengo probaren planteamendua. Izan ere, arrautza frijitu bat prestatu beharko dute. Ramon Rotetak eta Ander Gonzalezek oinarrizko plater hau prestatzeko modu berri bat erakutsiko diete.

Taldeko proban bi errezeta egingo dituzte, eta osagaien artean, arrautza erabili beharko dute. Galtzen duen taldeko hiru kideen artean jokatuko dute azken proba, eta euretako bat izango da aste honetako kanporatua.

Aizpea Oihaneder

"Sukaldari"ko lehiakideek Aizpea Oihanederren bisita jasoko dute. Donostiako Xarma jatetxeko burua euskal sukaldaritza berriko erreferentzietako bat dugu. Telebistan ere aritu zen, gainera, "Oihaneder Bere Saltsan" saioan.