Itxi

telebista

Gaur

Nafarroako krisi politikoaz, 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' saioetan

A.H.

EITB

ETB1en, Aralarreko Patxi Zabaleta elkarrizketatuko dute, eta ETB2n, PSNko Roberto Jimenez izango da gonbidatu.

  • Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea

    Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea

Gaur, Nafarroak bizi duen krisi politikoaz arituko dira 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea elkarrizketatuko du, eta horrez gain, Garbiñe Biurrun, Oskar Rodriguez eta Niko Moreno izango ditu solaskide.

ETB2n, Roberto Jimenez Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia izango da gonbidatu. Bere alderdiak foru komunitateko gainontzeko alderdiekin hasi dituen bilera eta elkarrizketak azalduko ditu, besteak beste. Horren ondoren, Silvia Intxaurrondok egun eguneko gaien inguruko analisi eta solasaldi tartea gidatuko du.

Sormen narratiboa hizpide, 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchezek Llum Saumell eta Isabel Mª Paniagua hartuko ditu 'Entrada Libre' saioan. Deustuko Sormen Narratiboko tailerren inguruan arituko dira, eta ikastaroan parte hartu duten ikasleen istorioak biltzen dituen liburua, Yo le cambiaría el final, aurkeztuko dute.