telebista
Gaur
Panathinaikos-Laboral Kutxa, zuzenean ETB1 eta eitb.com-en
A.H.
EITB
'ETB Kantxa' saioak Angeluko pilota jaialdia eskainiko du 22:30etik aurrera.
Panathinaikos eta Laboral Kutxa taldeen arteko norgehiagoka eskainiko dute gaur zuzenean ETB1ek eta eitb.com-ek. Euroligako Top 16 faseko bederatzigarren jardunaldiko partida da eta Atenasen jokatuko dute 20:45etik aurrera. Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek emango dute emanaldiaren berri Euskal Telebistan.
Horren ondoren, Angeluko pilota jaialdia eskainiko du 'ETB Kantxa' saioak, 22:30etik aurrera. Jardunaldiko atariko partidak Lemuno-Larunbe eta Tainta- Mendizabal II bikoteak jarriko ditu aurrez aurre. Ondoren, Xala-Zubieta eta Bengoettxea VI-Ibai Zabala izango dira aurrez aurre Binakako txapelketaren barruan. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Koldo Aldaurrek egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.