Itxi

telebista

22:20an, ETB2n

Denboralearen ondorioak aztergai, gaur, '60 minutos' saioan

Gure kostaldeko txokorik zigortuenak izango dira erreportaje honetako protagonistak. Kaltetuen testigantzak eta gaian adituak direnen iritziak ere ikusgai izango dira.

  • Los efectos del temporal, en '60 minutos'

    Los efectos del temporal, en '60 minutos'

Negu honetan, denboraleak oso gogor ari dira gure kostaldea astintzen. Euskadik 9 denborale jasan ditu azken bi hilabeteotan. Portu, pasealeku, saltoki zein etxebizitzetan utzi dituen kalteak oso handiak izan dira. Denborale hauen eraginak bizi izan dituztenek beldurra gorputzean sartuta dute, eta olatu zein euriteek utzi dizkiguten irudiak ikaragarriak dira.

Astelehenean, gure kostaldera heldu diren denborale hauek gehien zigortu dituen tokietan izango da '60 minutos' saioa. Batik bat, Donostia izan da hiriburu kaltetuena. Azken denboraleen ondorioz Gipuzkoako hiriburuko azpiegituretan, hondartzetan eta pasealekuetan izandako kalteen kopurua oso handia izan da.

Portuak ere oso zakar astindu ditu denboraleak, eta bereziki, Bermeokoa. Bertan, aurreko denboraleak utzitako kalteak konpontzeko astirik ere ez du eman azken denboraleak. Horrela, portuko babes-dikeetan, Frantxuako kai-muturrean eta portuan jarritako harrizko blokeetan kalteak eragin dituzte olatuek berriro. Lekeitio, Zarautz, edo Sopela, ere izango dira '60 minutos'eko taldeak bisitatuko dituen herrietako batzuk.

Arrantzaleak, ostalariak, garbiketa-zerbitzuak, suhiltzaileak, Gurutze Gorria...denboralearen ondorioekin zerikusia izan dutenekin hitz egingo dute saioan. Eguraldiaren eta denboraleen gaian adituan direnekin ere hitz egingo dute, ezohiko negu honen inguruko azalpenak bilatzeko: 1930etik euskal kostaldean izandako beste denborale asko ekarriko dizkigu burura Aemeteko Margarita Martinek. Euskalmet agentziako Jose Antonio Arandak ere azken denboraleaz hitz egingo digu,  olatuez eta itsats-hondoak dituen aldaketaz hainbat azalpen emango dizkigu Aztiko Manuel Gonzalezek eta gure gizartea garapen ari den moduak dakartzan arriskuaz ohartaraziko digu Iñaki Antigüedad EHUko hidrologoak.

Gaur gauean, martxoaren 10ean, ez ezazue galdu denboraleen inguruko erreportaje hau '60 minutos' saioan, 22:20an, ETB2n.