telebista
17. atala
Jaguareteak irabazle eta Jakareak euren geroaren inguruko berrien zain
Kortak irabazi zuen idien jokoa; David Seco, bestalde, lur jota eta aurka egiteko ahalmen gabe agertu zen. Diana, Eneko eta Leon borrokan jarraitzen duten beste bi talderen batera joan beharko dira.
Idiak protagonista dituen Inmunitatearen Jokoa Jose Luis Kortak irabazi du estreinakoz. Helisek kapitainaren presioari ondo eutsi zion eta Oliteko bikiek baino askoz trebezia gehiagoz gobernatu zituen animaliak. Korta oihuka egon zen uneoro, baina kexatu zen bakarra Juanito izan zen. Badirudi arraunlaria ez zegoela ados Txispyk froga bukatzeko igo behar zuen harrien mendia egiteko mendizaleak nahi zuen metodoarekin. Baina, Jaguareteen onerako, eurek irabazi zuten jokoa. Zaila da jakitea garaipena urdinek lortuko bazuten. Hala eta guztia ere, jokoetan duen aginteari barre egiten badiote, taldekideak zuzenean duelura bidaltzeaz mehatxatu zituen Kortak.
Koatiak idiak gobernatu ezinda
Bien bitartean, idiak gobernatu ezinda eta Jaguareteak ezin estututa ibili ziren Koatiak. Bikiek ikara handia izan zioten zezenei; argi dago nafar hauek ez direla aritzen sanferminetako entzierroan. David Seco lur jota eta aurka egiteko ahalmen gabe agertu zen. Ziurrenik, bere taldekideak nominatzerako orduan izango dituen oztopoez ariko da pentsatzen.
Jakareen taldetik bizirik atera direnek ze etorkizun dute?
Bestetik, Jakareen taldetik bizirik atera diren hirurek zein etorkizun izango duten ere jakin beharra dago. Diana, Eneko eta Leon abenturan izango dira, baina borrokan jarraitzen duten beste bi talderen batea joan beharko dira. Nola bideratuko dute hori guztia? Laster jakingo dugu, "El Conquistador del Fin del Mundo 10" saioan.