Itxi

telebista

23:30ean

M11tik hamar urtera, gaur gauean, 'El Dilema' saioan

Martxoaren 11ko atentatua eta haren ondorioak gogoratuko dituzte saioan. Gaur, 23:30ean, ETB2n.

Gizartea hunkitu zuen Martxoaren 11ko atentatu beldurgarri hura gertatu zenetik hamar urtera, 'El Dilema' saioak atzera begiratuko du gertatutakoa gogoratzeko eta haren ondorioak aztertzeko. Juan Carlos Etxeberriak zuzenduko du debatea, eta honako kazetari hauek izango dira bertan: Roberto Ruiz Ballesteros, Mariano Ferrer, Jose Yoldi eta Xabier Lapitz, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Politikoko Masterraren zuzendari Jordi Rodriguez Virgili eta kazetaritzako irakaslea EHUn Gotzon Toral.

Bestalde, ¡Matadlos! liburuaren egile Fernando Reinares elkarrizketatu du Juan Carlos Etxeberriak, eta Gomez Bermudez epailearen eta Iñaki Gabiolondo kazetariaren testigantzak ere jasoko ditu. Halaber, albistearen berri eman zuten ETBko hainbat kazetarik ere gertatutakoaz eta euren bizipenaz hitz egingo dute.

'El Dilema' gaur gauean izango da ikusgai, 23:30etatik aurrera, ETB2n.