telebista
Gaur
Ainhoa Aznarez PSNko kideari elkarrizketa, ETBko goizeko albistegietan
A.A.
EiTB
Zentsura mozioa ez aurkeztearen ondorioak eta oro har Nafarroako giro politikoa izango dituzte hizpide.
Iruñearekin bat eginez, Ainhoa Aznarez PSNko kidearekin mintzatuko dira goizeko ETBko albistegietan. Yolanda Barcina presidentearen aurkako zentsura mozioa ez aurkezteko erabakiak soka luzea ekarri du, Nafarroako giro politikoa gehiago nahastuz. Azken gertaerei buruz galdetuko diote Aznarezi Estepan Aldamiz-Etxebarriak 'Egun On Euskadi'n (ETB1, 08:00) eta Olaia Urtiagak 'ETB Hoy'n (ETB2, 11:45).
Horrez gain, ETB1eko saioan Iñaki Galdos, Roberto Uriarte eta Duñike Agirrezabalaga solaskideek hartuko dute parte.
God-i izeneko gailu berriari buruz 'Entrada Libre'n
Vanessa Sanchezek, Enrique Rodal Radio Euskadiko lankidearekin batera, teknologia berriei eskainitako tartea zabaltzen du astero 'Entrada Libre' saioan. Oraingo honetan, God-i gailua aurkeztuko digute, Global Online Devices konpainiako bi kideren eskutik. Otsailean Bartzelonan egin den Mobile World Congress-ean aurkeztu zuten tresna honen inguruko xehetasunak emango dizkigute Enrique Garciak eta Raquel Garcia-Ajofrinek.