telebista
Audientzia
400.000 ikus-entzulek egin dute bat 'El Conquistador'ekin asteburuan
A.E.
EiTB
Telebistan igandeko saiorik ikusiena izan zen 'El Conquistador del Fin del Mundo' Euskadin
-
Imagen de El Conquistador del Fin del Mundo
Asteburu honetan 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren emanaldi bikoitzarekin 400.000 ikus-entzulek egin dute bat uneren batean. Gainera, igandean, Julian Iantzik aurkeztutako realitya saiorik ikusiena izan zen Euskadin %17,2ko audientziarekin. Saioak 197.000 ikus-entzuleko audientzia izan zuen bataz beste, eta 341.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin esparruan.
Bestalde, binakako txapelketako partidaren emanaldia igande arratsaldean saiorik ikusiena izan zen bere ordutegian. Titin III-Merino eta Irujo-Barriola ren arteko neurketa lider izan zen %15,7ko audientziarekin. Euskaldunen artean %27,2ko audientzia izan zuen. Halaber, 254.000 lagunek egin zuten bat uneren batean partidarekin.