Itxi

telebista

22:15ean

'Quique en el País de los Vascos' gaur, ETB2 eta eitb.com-en

Quique Matilla Valladolideko umoristaren saioa Euskal Telebistara itzuliko da gaur gauean 22:15ean. Euskaldunak nola dibertitzen diren erakutsiko digu, umorez eta ironiaz.

  • Quique Matilla. Argazkia: EiTB

    Quique Matilla umorista. Argazkia: EiTB

Ostegun honetan Quique Matilla umorista Euskal Telebistara itzuliko da 'Quique en el País de los Vascos' saioarekin. Valladolidekoa da, eta Asuturiasen bizi da. Orain, Euskal Herrira itzuli da euskaldunon izateko eta bizitzeko era ezagutzeko. Ostegun honetan, euskaldunok nola dibertitzen garen ikustera irtengo da.

Euskal Herriko gazteek euren denbora librean zer egiten duten ezagutu nahiko du, eta Sodupen egongo da lonja bat partekatzen duten hiru kuadriletako kideekin. Lonjako sofaren sekretuak ezagutuko ditu, musean jokatzen erakutsiko diote, eta Play Stationarekin jokatuko du.

Quique Gorlizen ere egongo da. Bertan, Lirain Korua ezagutuko du, eta euskaldunok aukerarik txikiena dugunean abestearen zaletasunaz ohartuko da. Koruan onartuko luketeen jakiteko kastinga egingo du, koruaren entseguguetan eta kontzertu baten ere egongo da.

Gipuzkoan modan dagoen Herri Kirola, kuadrilen arteko gizon-probak, ezagutuko ditu. Debako frontoian egiten duten entrenamenduan egongo da, eta kirol hau praktikatzen duten hamar mutilekin hitz egingo du.

Bestalde, Astigarragako sagardotegiak ezagutuko ditu kuadrila batekin, eta Oiartzunen Oihanlekura igoko da mendizale talde batekin. Bertan, hamaiketakoaz gozatu eta bere bizitzako lehen zuhaitza landatuko du.

Umorista honen ikuspuntuari eta monologoei esker, kanpoko telebista ikusleek euskaldunak nola ikusten gaituzten jakingo dugu. Saio honek, ikusleei irribarrea ateratzea du helburu eta gure ohituren, tradzioen eta kulturaren inguruko ikuspuntua eskainiko digu, beti umorearez eta ironiaz.

'Quique en el País de los Vascos' saioa, ostegun honetan ikusi ahalko duzu, 22:15ean, ETB2n eta eitb.com-en.